XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baskoien herria

Erromatarren ostean, bisigotuak heltzen dira Iberiar penintsulara.

Euskal Herria zeharkatu zuten, baina, nahiz eta ahaleginak egin, errege bisigotuek ez zuten menperatu.

Geroago, 711. urtean, Afrikatik zetozen musulmanak Penintsularen hegoaldean lehorreratu ziren.

Urte gutxitan bisigotuak menperatu eta ia penintsula osoa bereganatu zuten, Arabaren hegoalderaino iritsiz.

Arabako Lautada pasabidea izan zen musulmanentzat Asturiasko Erreinuaren kontrako erasoan.

Mende luze bitan ekin zioten arabarrek musulmanen kontra.

Aldi honetan, Euskal Herria herri indartsu biren artean zegoen: iparraldean frankoak zeuden eta hegoaldean musulmanak.

Orreagako burrukaren miniatura.

Baina Euskal Herria menditsua, arbolatsua eta nahiko bakartua zen, gauza ona erasotzaileei aurre egiteko.

Ospe handikoa izan da mendeetan zehar baskoiek 778. urtean egin zutena: Karlomagno errege franko indartsua garaitu zuten Orreagan.

Karlomagnok, baskoien lurretan sartu, Iruñeko harresia apurtu eta Zaragoza menperatu nahi izan zuen.

Ez zuen lortu eta berriz bere herrirantz zihoala, Orreagako pasabide estuan, basoetan izkutaturiko baskoien erasoa jasan zuen bertan kalte handiak izanik.

Musulmanak sartu eta urte batzuk beranduago, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldera normandar edo bikingoak etorri ziren.

Europako iparraldeko lurrak bertan behera utzi eta lapurketetatik bizi ziren itsasgizonak ziren.

Beharbada, euskaldunek hauengandik ikasiko zuten itsasoan zehar ibiltzeko artea.

Zergatik ez ziren musulmanak eta frankoak euskal lurretan sakonean sartu?

Zer gertatu zen Orreagan?